Itxi

22:15ean, ETB2n

Clint Eastwood eta Charlie Sheen, gaur, 'El principiante' filmean

I.Z

Bilbo

Gaur gauean,  Clint Eastwood, Charlie Sheenekin batera, zuzedari eta protagonista lanetan ikusi ahal izango dugu. Polizia eta gaizkileen arteko tira-birak egongo dira ikusgai.

Akzioa eta legearen mugan dabiltzan poliziak edukiko ditugu protagonista bezala El principiante filmean. Gaur, 22:15etatik aurrera, Clint Eastwood-ek zuzentzen eta antzezten duen eta Charlie Sheen polizia laguntzailea izango den filma emitituko da ETB2n.

Nick Pulovski (Clint Eastwood) esperientzia handiko polizia da eta luxuzko kotxeen lapurretaz eta saltzeaz arduratzen diren gaizkile batzuen atzetik dabil. Bere lankidea hil egingo dute eta kasutik baztertuko dute Pulovskin.

Bestetik, David Ackerman (Charlie Sheen) izena duen lankide berri bat edukiko du, akademiatik atera berria dena eta esperientziarik gabekoa. Gazteak edonora doala lagunduko dio eta Pulovskirekiko harremana handituz joango da lagun izatera heldu arte.

Legearen mugan mantenduz, polizia berezi hauek Strom (Raul Julia) eta bere gidaritzapean dauden banda boteretsua gelditzeko asmoari ekingo diote eta horrela justizia egin.

Kalifornian grabatutako film hau 1990ean ekoiztu zen eta 2003an erremasterizatu egin zen. Filma hau erabilitako piroteknia efektuengatik ezaguna den eta lau Oscar dituen Clint Eastwood eta Charlie Sheen aktore problematikoaz gozatu ahal izango dugu.