Itxi

22:25ean

Erregearen abdikazioa aztergai, gaurko 'El Dilema' saioan

EiTB

EiTB

Juan Carlos Etxeberriak gidatzen duen programak erregearen abdikazioa eta Feliperen ondorengotza aztertuko ditu gaur gauean.

Erregearen abdikazioa ardatz hartuko du gaur Juan Carlos Etxeberriak gidatzen duen 'El Dilema' saioak. Juan Carlos I.a erregeak 39 urteren ostean Koroari uko egitea erabaki du, Felipe printzearen mesedetan eta "aro berri bati hasiera emateko asmoz". Erregeak telebistaz emititu den adierazpen instituzional baten bidez azaldu ditu bere abdikazioaren xehetasunak.

Urtarrilean, 76 urte bete zituenean, hartu omen zuen Juan Carlosek erabakia. Ondoren, abdikatzeko asmoaren berri martxoan eman zien Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari eta Alfredo Perez Rubalcaba oposizio-buruari. Programako lantalde eta kolaboratzaileak egoera berri honen aurrean burura etortzen zaizkigun galderei erantzuten saiatuko dira.

Abdikazioaren arrazoiak, Juan Carlos erregearen gainbehera, Juan Carlos erregeak Espainiako historian hartu duen tokia, ondorengotzaren kostua, monarkiaren osasuna, monarkia eta errepublikaren artean erabakitzeko erreferendumerako garaia iritsi ote den, Leonor infanta erregina izatera iritsiko den ala ez, politikarien lehen erreakzioak… Galdera horiei guztiei eta beste hainbati erantzun, eta eztabaidatuko ditu programak.

'El Dilema' gaur gauean emitituko da, 22:25ean, ETB2n.

Informazio gehiago (1)