Itxi

22:15ean

'El señor de la guerra' filma, gaur gauean, ETB2n

22:15ean eskainiko du Euskal Telebistaren bigarren kateak. Andrew Niccol da zuzendaria eta Nicolas Cage, Jared Leto eta Ethan Hawke dira aktore nagusiak.

'El señor de la guerra'. Argazkia: EiTB

ETB2k 'El señor de la guerra' filma eskainiko du gaur gauean, 22:15ean. Andrew Niccolek zuzendu zuen eta Niccolas Cage, Jared Leto eta Ethan Hawke ditu aktore nagusi.

Juri Orloven (Nicolas Cage) familia Ukrainakoa da (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna desegin aurretik), baina AEBra joatea erabaki zuen Juri oso txikia zela. Naziotik alde egiteko, jatorriz juduak direla esan zuten. Urte batzuk geroago, Juriren familiak jatetexe bat jarri zuen, baina tiroketa bat ikusi ondoren, Juriren bizimodua aldatu egin zen.

Une horretatik aurrera, Juri arma-saltzaile bihurtu zen, eta gerran dauden herrialdeetara joaten zen, ahalik eta diru gehien ateratzeko asmoarekin. Jurik konfiantzazko norbait behar zuen bere ondoan, eta Vitali anaia (Jared Leto) izan zuen lagun zeregin horretan.

Mundu guztian merkatua irekitzeko, gogor borrokatu ziren Orlov anaiak, Jack Valentine (Ethan Hawke) Interpoleko agentea atzetik zutela.

Pelikula hau benetako gertaera batean dago oinarrituta, eta mundu globalizatuan dagoen armen salmenta irudikatzen du. Film honek Gerra Hotza bukatu ostean Sobietar Errepublika Sozialisten Batasun ohia osatzen zuten herrialdeetan geratu zen arma kopuru handiaz hitz egiten du, eta garapen bidean zeuden Afrikako herrialdeetara saltzen zirela ere gogoraraziko digu. AEBrentzat, Europar Batasunarentzat eta Txinarentzat armen salmentaren atzean dagoen negozioa ondo islatzen du.

Gaur gauean, 'El señor de la guerra' filma izango duzu ikusgai ETB2n, 22:15ean.