ETB1en
Gorka Knörr, '6 Argazkitan', gaur
A.A.
EiTB
Pedro Mari Goikoetxearen gidaritzapean, bere bizitzako pasarte esanguratsuenak ezagutuko ditugu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gorka Knörr kantari eta politikariaren bizitzan murgilduko da aste honetan '6 Argazkitan' saioan. Pedro Mari Goikoetxearen laguntzaz, bere bizitzaren errepasoa egingo du, esanguratsuak zaizkion argazkietatik abiatuta.
Katalunia eta Euskadi artean bizi izan da Gorka Knörr, eta '6 Argazkitan' saioko lan-taldea ere han eta hemen ibili da, Gorkarekin harremana izan duten lekuetan eta jendearekin. Xabier anaiarekin familiaz mintzatuko da. Aita arabarra eta ama Tarragonakoa zituen. Hamabi seme-alaba izan zituzten.
Kantautore bezala ibilbide luze eta oparoa izan du Gorka Knörrek. Perturrekin emandako lehen kantaldiak gogoratuko ditu, eta Urko eta Antton Valverderekin elkartuko da orduko kontuei buruz hitz egiteko.
Politika munduko ibilbideari ere erreparatuko dio, Carlos Garaikoetxea lehendakaria lagun duela, eta Kataluniako egoera politikoaz mintzatuko da Martin Aranburu Eusko Alkartasuna alderdiko kidearekin Bartzelonan bertan.