ETB2n, 22:15ean
Erronka eta ofizio berrietan ikusiko dugu Ana Urrutia gaur
A.H.
EITB
Bermeoko portuko neskatilekin batera lan egingo du; sukaldeko laguntzaile bezala arituko da; obra lanetan aldamio gainean igoko da; eta txakur hezitzaile baten teknikak ikasiko ditu.
Gaur gauean, erronka berriei aurre egin beharko die Ana Urrutiak. Hainbat lan ezberdinetan arituko da, eta bere erresistentzia neurtu beharko du egoera estresagarrietan.
Hasteko, Bermeoko portuko neskatilekin batera lan egingo du. Arrainak deskargatu eta bilduko ditu, eta ondoren, eguneroko enkatean salduko ditu. Ander Gonzalez sukaldari ospetsuaren sukaldean ere lanean izango da, eta bertan, jatetxeko platerak prestatuko ditu erritmo bizian, janariak eta postreak. Horrez gain, obra lanetan arituko da eta bertigoari aurre egin beharko dio aldamioaren gainean. Azkenik, txakur hezitzaile ospetsu baten teknika eta trikimailuak ikasiko ditu.
'Implicada' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.