22:00etan
Roberto Benigniren 'La vida es bella' filma, gaur, ETB2n
EITB
Oscar sarietan zazpi izendapen jaso zituen filmak, Bigarren Mundu Gerran girotutako istorioa kontatzen digu.
ETB2k La vida es bella filma emitituko du gaur, 22:00etan. Roberto Benigni zuzendari eta aktore italiarraren tragikomedia honek Oscarretan zazpi izendapen jaso zituen, eta horietatik, aktore onenarena (Benigni), atzerriko pelikula onenarena eta banda sonora onenaren sariak irabazi zituen.
1939an, Bigarren Mundu Gerra hasi baino hilabete batzuk lehenago, Guido Orefice (Roberto Benigni), gazte judu bat Arezzo herrira helduko da bere osabaren hotelean zerbitzari lanetan aritzeko. Herrian, Dora (Nicoletta Braschi) izeneko emakume ederra ezagutuko du. Dorak Ferruccio izeneko faxista batekin harreman bat duen arren, Guido ez da kikilduko. Guidok Dora maitemintzea lortuko du. Bikotea ezkondu egingo da eta Giosué (Giorgio Cantarini) izeneko semea izango dute.
1945ean Dora irakasle lanetan dabilen bitartean, Guidok liburu denda batean aurkituko du lana. Naziak Italiara helduko dira baina, familiaren baitan, ez du gehiegizko eraginik izango.
Giosuéren urtebetetze egunean, Guido, osaba eta hirurak atxilotu eta kontzentrazio zelai batera eramango dituzte. Dorak, judua ez den arren, familiarekin joatea erabakiko du. Bidaia batera egingo duten arren, zelaira iristean, emakumeak eta gizonak banatuko dituzte.
Kontzentrazio zelaiaren krudeltasuna arintzeko, Giosuéren aitak joko bat asmatuko du, bertako bizitza gogorra noizbait bukatuko den jolas gisa planteatuz.
La vida es bella filma, gaur, 22:00etan, ETB2n.