23:30ean
Saharako gatazka eztabaidagai, gaur, 'El Dilema' saioan
A.E.
EiTB
Gatazkaren egungo egoera, Espainiaren eta Marokoren arteko harremana eta saharar herriarekiko Euskadiren solidaritatea izango dituzte mintzagai iritzi saioan.
Saharako gatazka izango da gaurko 'El Dilema' iritzi saioaren ardatza, Juan Carlos Etxeberriak zuzenduta eta aurkeztuta. Gatazkaren egungo egoera, Espainiaren eta Marokoren arteko harremana eta saharar herriarekiko Euskadiren solidaritatea izango dituzte mintzagai iritzi saioan.
Saioan, honako hauek izango dira: Juan Soroeta, Nazioarteko Zuzenbide irakaslea EHUn; Brahim Dahane, ekintzaile sahararra eta lur okupatuetan bizi dena; Jesus Garai, RASDen lagunen elkarteko presidentea; Silvia Intxaurrondo, kazetaria eta arabiar gaietan aditua; Bernabe Lopez, Islamen Historian katedraduna UAMen; eta Carlos Beristain, psikologian doktorea eta gatazkan dauden herrialdeetako indarkeriaren biktimen gaian aditua.
'El Dilema' 23:30ean izango da ikusgai, ETB2n.