Asteartean, 23:15ean
Eusko Ikaskuntzako Iñaki Dorronsororekin, gaur 'Azpimarra+' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, Teresa Toda kazetariarekin, presoen egoeraz eta haien eskubideen aldeko Sarea herri plataformaren inguruan arituko da Maddalen Iriarte.
Astearte honetan, Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidenteari elkarrizketa egingo dio Maddalen Iriartek 'Azpimarra+' albistegi berezian. Eusko Ikaskuntza Euskal Herriko lurralde guztietan hedatua dagoen erakunde bakanetakoa da, eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko burutu berri duen hausnarketaz arituko dira saioan.
Horrez gain, Teresa Toda kazetaria hartuko du Maddalen Iriartek astearteko saioan, eta berarekin, presoen egoeraz eta haien eskubideen alde osatu den herritarren sareaz arituko da.
Bestalde, Ainhoa Larrañaga, Pilar Kaltzada eta Eguzki Urteaga kolaboratzaileak solasaldi mahairen inguruan bilduko dira egun eguneko gaiak aztertzera. Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran adituak, bere aldetik, albiste ekonomikoen gainean arituko dira solasean.
'Azpimarra+' gaur emitituko da 23:15etik aurrera ETB1en.