Gaur
Euskararen erabilera Gasteizen, 22:15ean 'Tribuaren Berbak' saioan
A.H.
EITB
Euskarak hiriburuko merkataritzan duen eragina, euskal giroa eta euskararen inguruko kultur mugimendua aztertuko ditu Kike Amonarrizek.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskara eta Gasteiz uztartuko ditu aste honetako 'Tribuaren Berbak' saioak. Izan ere, Gasteiz da euskararen ezagupenean jauzirik handiena eman duen euskal hiriburua. Kike Amonarriz hainbat aditurekin arituko da gai honen inguruan.
Hasteko, Patxi Martinez de Marigorta Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuaren buruak ezagupen eta erabilera datuak emango ditu, eta Iñaki Lazkano filologoak Gasteizko euskararen historia azalduko du.
Horrez gain, Ane Pedruzok, GEU elkarteko kide eta saioko berriemaileak, Gasteizen euskal giroa non den erakutsiko du, eta Kepa Mendia optikariak eta Rober Gutierrez Bai Euskarari ziurtagiriko eledunak Gasteizko merkataritzan euskarak duen egoera azalduko dute.
Amaitzeko, Karmele Jaio idazleak Gasteizko kultur mugimenduaren berri emango du.
'Tribuaren Berbak' gaur emitituko da 22:15ean ETB1en.