22:15ean
'Joe Kidd' filma, Clint Eastwoodekin, gaur, ETB2n
I.Z
EITB
John Sturgesen lana, 'Los Siete Magníficos' eta 'Duelo de titanes' film sarituekin batera, bere ibilbide profesionaleko altxorretako bat da.
Euskal Telebistak Joe Kidd western klasikoa eskainiko du gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n. Clint Eastwood protagonista duen filmak Joe Kidd cowboy trebearen istorioa kontatzen digu.
Frank Harlam aristokratak kartzelatik irten berri den Joe Kidd kontratatuko du herria hankaz gora jartzen ari den mexikarren banda bati aurre egiteko. Kidd gangster trebea da, baina mexikarren nagusiarekin egingo du topo, eta lurraren erreformaren alde borrokatzen den gizon arriskutsu horrekin lehiatu beharko du.
Joe Kidd gaur gauean izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n.