Itxi

22:15ean

'Fracture' filma, Ryan Gosling eta Anthony Hopkins, gaur gauean, ETB2n

I.Z

EITB

Pelikulako zuzendaria, Gregory Hoblit, besteak beste, Tiempos de guerra, Las dos caras de la verdad, Fallen eta Rastro Oculto lanak zuzenduta egin zen ezagun.

Intriga eta thrillerra lantzen dituen eta protagonista Anthony Hopkins eta Ryan Gosling dituen Fracture filma emitituko da gaur gauean, 22:15etik aurrera, ETB2n.

Pelikulako zuzendaria, Gregory Hoblit, besteak beste, Tiempos de guerra, Las dos caras de la verdad, Fallen eta Rastro Oculto filmak zuzenduta egin zen ezagun.

Theodore 'Ted' Crawford (Anthony Hopkins), ingeniari azkarra eta aberatsa, Jennifer emaztea (Embeth Davidtz) Rob Nunally (Billy Burke) detektibearekin dabilela konturatuko da, eta, hori dela eta, emaztea tirokatu eta larri utziko du.

Crawfordek egindakoa onartu ondoren, haren aurkako epaiketa hasiko da. Epailea Willy Beachun (Ryan Gosling) izango da, mundu horretan hasi berri den gazte bat. Epaitegira heldu bezain laster, baina, ingeniariak aurretik aitortutakoa ukatu eta berak ez zuela bere emaztea tirokatu adieraziko du.

Hortik aurrera, ingeniariaren eta epailearen arteko adimen duelua hasiko da, eta Crawford epailearen estrategia zapuzten joango da gutxinaka-gutxinaka.

Beste epaile batekin (Rosamund Pike) duen aferak kontzentrazio falta eragingo dio Willyri, eta, ondorioz, zail egingo zaio Crawford errudun jotzea.