Itxi

22:15ean

'Alardearen seme-alabak' dokumentala, gaur, ETB1en

A.H.

EITB

Emakumeak parte hartzearen aldekoen eta kontrakoen testigantzak bilduko ditu saioak, eta Alardearen historia eta festaren ezaugarriak jasoko dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Irungo eta Hondarribiko alardeetan emakumeak parte hartzearen aldekoen eta kontrakoen sentimendu, iritzi eta testigantzak izango dira gaur gauean eskainiko den 'Alardearen seme-alabak' dokumentalaren ardatza.

Bi herrietako alardeen jatorria eta historia kontatuko du saioak, jaiaren ezaugarriak, eszenaratzea eta osaketa aztertuz. Emakumeak parte hartzearen inguruko gatazkak 90eko hamarkadan hasi ziren, eta Alardeak urteetan zehar izan duen ibilbidea abiapuntu hartuta, festaren orainaz eta geroaz gogoeta egingo du saioak.

Hainbat izango dira euren sentimendu eta pentsamenduak azalduko dituzten protagonistak. Irunen, Ainhoa Ruiz de Arbulo eta Jose Ramon Otaegi izango dituzte, alarde mistoko jenerala lehenengoa eta zenbait urtez Zalditeriako kapitaina izandakoa bigarrena. Hondarribian, berriz, Ixabel Alkain eta Garoa Lekuona, garai ezberdinetan Jaizkibel konpainia mistoko kapitainak izandakoak biak ala biak; eta Jose Manuel Susperregi, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta betiko alardearen aldekoa.

Xabier Kerexeta historialariak eta Maggie Bullen antropologoak gatazkaren gaineko ikuspegi zientifikoa eskainiko dute.

'Alardearen seme-alabak' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB1en.

Bideoak (1)