Gaur
Pirritx, Porrotx eta Marimotots eta EOS elkarrekin, ETB1en
A.H.
EITB
Euskal Tekebistak pailazoek Euskadiko Orkestra Sinfoniakoarekin batera eskainitako Sentitu, pentsatu, ekin! ikuskizuna emitituko du, gaur.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bat egin dute Sentitu, pentsatu, ekin! ikuskizunean. ETB1ek emanaldi horietako bat, Donostiakoa, eskainiko du gaur, 21:30etik aurrera. Eszenatokian, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Orfeoi Txikia, Orfeoi Gaztea eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa izango dira, konpositore eta orkestrarako moldaketen egile den Xabier Zabalaren musika zuzendaritzapean.
Pailazo taldearen 25 urteko ibilbidean zehar entzundako abestien artetik Sentitu, pentsatu, ekin! diskoan bildutakoak eskainiko dituzte, denak bertsio sinfonikoan: 'Marimotots', 'Maite zaitut', 'Abuela Maria Luisa', 'Muxu-truk' eta 'Eutsi goiari, ijito!' abestiak izango dira entzungai, besteak beste.
Horrez gain, ikuskizunaren emanaldiaren aurretik, 21:00etan, 'Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Zorionak amona' erreportajea eskainiko da, pailazoen 25 urteko ibilbidea biltzen duen bideoa.