Itxi

Audientzia

'La Noche de…', astearteko ordutegi nagusian nabarmen

A.H.

EITB

Saioak %17,2ko audientzia zatia lortu zuen eta 330.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.

Astearteko 'La Noche de…' saioak audientziaren %17,2ko zatia lortu zuen, eta gauean eskainitako munduko futbol txapelketako partidaren emanaldiaren aurrean alternatiba nagusia izan zen Euskadin. Felix Linaresek Mi querido Frankie pelikula aurkeztu zuen, filmaren protagonisten inguruan aritu zen, eta saioaren udarako bi atal berri estreinatu zituen. Saioak 330.0000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan, eta urteko 'LND'rik ikusiena izan zen, '8 apellidos vascos' filmaren fenomenoari eskainitako saioaren ostean.

Mi Querido Frankie filmak ere audientziaren babesa jaso zuen: %12ko audientzia zatia izan zuen eta 389.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Istorio erromantiko eta sentibera da Mi Querido Frankie, eta Emily Mortimer eta Gerard Butler aktoreak ditu protagonista.

Informazio gehiago (1)