Aurkezpena
'No Es País Para Sosos' saio gastronomikoa aurkeztu du ETBk
EITB
EITB
Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldarien arteko erronka izan da ikusgai uztailaren 7an ETB2n hasiko den saio gastronomiko berriaren aurkezpenean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
ETBk 'No es País Para Sosos' saio berria aurkeztu du. Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldarien arteko erronka ere izan da aurkezpenean. Kobeta mendian izan da bai aurkezpena eta baita sukaldarien erronka ere.
ETB2n, 'No Es País Para Sosos' saioan, uztailaren 7tik aurrera, Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariek bidaia gastronomikoa egingo dute Euskal Herriko bazter eta parajeetatik, tokian tokiko produktuak eta ohiturak ezagutuz. Bidelagun, gainera, pertsonaia ezagunak izango dituzte bi sukaldariek.
Prentsaurrekoan, Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariez gainera, Gorka Garcia ETBko Programa eta Arte zuzendariak, Jon Arregi saioaren zuzendariak eta Andoni Etxeandia produktore eragileak parte hartu dute.