Felix Linaresek aurkeztuta
'Pago justo' filma eskainiko du, gaur, 'La Noche de...' saioak
L.A.
EITB
Gaurko saioak, gainera, udako tenperatura igoko duten bi hautagai berri aurkeztuko dizkigu: Matthew Fox eta Eva Gaëlle Green.
Gaur gauean, Pago justo (Made in Dagenham) benetako gertaeretan oinarritutako filma eskainiko du Felix Linaresek aurkezten duen saioak. 60ko hamarkadan, Ingalaterran, emakume talde batek bere soldata gizonezkoenarekin berdintzeko egin zuen borroka hunkigarria kontatuko digu filmak. Ford enpresak Dagenhamen (Londres) zuen lantegiko emakume jostunak izan ziren hauek, eta euren aldarrikapenarekin Equal Pay Act izenarekin ezagutzen den soldata berdintasunaren aldeko legea indarrean sartzea lortu zuten. Grabatzeko lanetako xehetasunez, aktoreen inguruko bitxikeriez eta Sally Hawkins aktore nagusiaren inguruko informazioaz arituko zaigu, asteartean, Felix Linares programaren lehen atalean.
El termómetro de LND atalean, ordea, tenperatura igotzeko prest dauden bi sex-symbol aukeztuko dizkigu. Alde batetik, James Bond bera liluratuta utzi zuen begi berdeko aktore ederra izango dugu, eta, bestetik, telebistako historiako uharte ospetsuenean (Lost telesaileko uhartean) lider bilakatu zen galaia. Eva Gaëlle Green eta Matthew Fox dira bi sex-symbol horiek.
Euskadin eguzkia aurkitzeko arazoak ditugula ikusita, ¿Dónde está el sol? atalari esker, film ezberdinak erabilita eta etxetik atera gabe, eguraldi ona eta uda igarotzeko tokirik onenak hurbilduko dizkigu 'La Noche de…' saioak..
Azkenik, sanferminetako entzierroetan korrika egin duten Hollywoodeko aktoreen izenak ezagutuko ditugu 'La Noche de...' saioaren Línea Caliente atalean.
'La Noche de… Pago Justo', gaur gauean ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n.