Itxi

11. edizioa

300 lagun aurkeztu dira dagoeneko 'El Conquis'en castingetara

A.A.

Gehienak 18 eta 22 urte arteko mutilak dira, nahiz eta bestetan baino neska gehiago ere aurkeztu diren. Eta oraindik, lau casting egun falta dira: gaur eta bihar Donostian, eta, ondoren, Bilbon.

'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren castingak erritmo bizian doaz. Dagoeneko, 300 lagun inguru aurkeztu dira, eta oraindik beste hautagai asko espero dituzte gaurtik ostiralera bitartean Donostiako eta Bilboko hautaketetan.

Orain arteko castingak Iruñean eta Gasteizen izan dira, eta bi egunetan 300 lagun inguru aurkeztu dira. Saioko lantaldeak esan duenez, gehienak 18 eta 22 urte arteko mutilak dira, baina aurreko urteetan baino neska gehiago aurkeztu dira aurten. "Denetik dago, urtero bezala", esan dute saioko arduradunek, baina aurkeztu diren neskak "oso prestatuta" daudela ematen du, horien arabera.

Donostiako castingari dagokionez, EiTBren Miramongo egoitzan giro polita dago. Bakarka edota lagunekin batera, lehiakide izateko hautagai asko ari dira gerturatzen. Argazkia ateratzen diete, euren datuak orri batean jartzen dituzte eta, ondoren, kameraren aurrean jarri eta galdera asko egiten dizkiete. Sekretua natural jokatzea eta egia esanez erantzutea omen da.

Eta oraindik ere badago denbora. Izan ere, gaur eta bihar Donostiako egoitzan izango dira castingak, eta, ostegun eta ostiralean, Bilboko EiTBren egoitzan. Ordutegia, kasu guztietan, 09:00etatik 19:30era izango da.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)