22:15ean, ETB2n
Kevin Spacey eta Julianne Moore 'Atando Cabos' filmean, gaur gauean
L.A.
EITB
Zorigaitzetik ihesi Ternua urrun eta hotzera doan gizon baten istorioa da. Bertan, iraganeko mamuei aurre egin beharko die bizitzan oreka eta zoriona aurkitzeko.
1994an Pulitzer saria irabazi zuen E. Annie Proulx idazlearen eleberrian (The Shipping News) oinarritzen da gaur gauean ETB2k eskainiko duen Atando Cabos (2001) filma.
Lasse Hallström zinemagile suediarrak zuzendu zuen drama hau, eta Kevin Spacey, Julianne Moore, Judi Dench eta Cate Blanchett ditu protagonista. Besteak beste, Algo de que hablar, ¿A quién ama Gilbert Grape?, Las normas de la casa de la sidra, Chocolat eta La pesca de salmón en Yemen film ospetsuak zuzendu ditu Hallströmek.
Quoyle (Kevin Spacey) zorigaiztoko gizon bakartia da. Bananduta dago, eta emaztea (Cate Blanchett) auto-istripu batean hil ondoren, izekoarekin (Judi Dench) eta alabarekin New Yorketik alde egin, eta Ternuara, bere arbasoen jaioterrira, alde egitea erabakiko du. Bertako egunkarian lanean hasiko da, eta gero eta hobeto egongo da. Gainera, apurka-apurka, maitasun harremana sortuko da horren eta Wavey (Julianne Moore) izeneko emakume batekin. Elkarrekin egingo diete aurre iraganeko mamuei.
Atando Cabos filma, gaur gauean, 22:15ean, ETB2n.