Gaur
Mikel Idoate, Nerea Garmendia eta Haritz Pascual 'Sanferminak 2014'en
A.H.
EITB
Gaurko saioak ordutegi berezia izango du: 21:15ean hasi eta 22:15ean amaituko da.
Gaur, gonbidatu bereziak izango dituzte 'Sanferminak 2014' saioan: Mikel Idoate pilotaria, Nerea Garmendia aktore eta diseinatzailea eta Haritz Pascual Radio Euskadiko kazetaria.
Mikel Idoaterekin Nafarroako pilotarien harrobiaz arituko dira Ilaski Serrano eta Urko Aristi aurkezleak, eta aurten parrandarako tarterik izan duen ere galdetuko diote, zer edo zer egin omen du eta.
Nerea Garmendiak, bere aldetik, kamiseta berezi batzuk diseinatu ditu Sanferminetarako. Horiek erakutsi eta bere lanbide berriari buruz ere hitz egingo du, diseinatzaile modura.
Haritz Pascualek egunero ematen du entzierroen berri Radio Euskadin, eta, ostiralean, 'Sanferminak 2014' saioan egingo du.
Azkenik, Unai Etxabe, barraketan ibiltzeaz gain, Iruñean dagoen noria erraldoira joango da Iruñea goietatik ikusteko. Ainhoa Irazustak, aldiz, Euskalerria Irratiko lagunek eguneroko irratsaioa nola egiten duten erakutsiko digu.
Gaurko saioak ordutegi berezia izango du, 21:15 eta 22:15 bitartean. Hori dela eta, su-festa ez da emitituko, baina hurrengo egunean gaur grabatutako unerik onenak emango dituzte Castelloko Tomas su-etxearen eskutik.