22:15ean
'The Code' Morgan Freeman eta Antonio Banderasekin, gaur gauean, ETB2n
I.Z
EITB
Mimi Leder errealizadoreak zuzendutako akziozko filma, ‘Deep Impact’ edota ‘El Pasificador’ bezalako filmak ere errodatu ditu.
Deep Impact edo El Pacificador bezalako filmak zuzendutako Mimi Lederren The Code filma eskainiko du ETB2k, gaur, 22:15etatik aurrera. Protagonistak Morgan Freeman, Antonio Banderas eta Radha Mitchell dituen akziozko thrillerra da.
Lapurren lana kode batean oinarritzen da: enkargua egin eta kideari lagundu, baina inoiz ez poliziari. Keith Ripley (Morgan Freeman) urte asko daramatzan lapurra da, hotza, dena kontrolpean duena eta lapurren kodea erabltzen duena. Beste alde batetik, Gabriel Martin (Antonio Banderas) dago, bizitzan zorte gutxi eduki duen lapurra. Keithen arauak enkargua egin eta kidea laguntzea dira, Gabriel Martinenak berriz, ahal den guztia lapurtzea da. Ripleyk kolpe bat eman behar du deudea ugari dituelako mafia errusiarekin (Rade Serbedzija). Horregatik, azken golpe handi bat eman du eta Fabergé izena duten arrautzak ostu. Pieza horiek inoiz ez dira publikoan erakutsieta eskubide gabe sartzea ia ezinezkoa den gela batean daude, errusiarren esku. Lan zail hau burutzeko Gabriel Martin deitzea erabakiko du Ripleyk. Gaztea izan arren, New Yorkeko kaleak inork baino hobeto ezagutzen ditu. Bien artaen bikote berezi bat osatuko dute kolpe handia ondo lortu ahal izateko.
Gaur gauean, ez galdu The Code filma, 22:15etatik aurrera, ETB2n.