Itxi

APP-aren eguneratzea

'Conquistador' jokoa, Iruñeko sanferminetan murgilduta

L.A.

EiTB

ETBko 'El Conquis' reality arrakastatsuko lehiakide eta kapitainen abenturak oinarri dituen jokoa eguneratu egin dute, eta fase berria erantsi diote: Iruñeko sanferminak.

'El Conquistador del Fin del Mundo' saioak hamargarren denboraldia ospatzeko, sakelakoetarako joko bat, Conquistador, aurkeztu zuen maiatzaren bukaeran. Hilabete geroago, Argentinako abenturetan oinarritutako jokoa eguneratu egin dute eta fase berri bat du orain. Erabiltzaileak sanferminetara salto egin eta entzierroetan parte hartzeko aukera izango du.

Conquistador duela urte batzuetako jokoen itxurako jolas dibertigarria da. Doakoa da eta mekanika oso erraza du, baina abenturak aurrera egin ahala zaildu egiten da. Mugimendu bakar batekin pertsonaiari hainbat agindu eman ahal izango dizkio erabiltzaileak: salto egin, ibili, igo, jaitsi, gelditu eta aurkariari eraso. Helburua zailtasun guztiak gainditu eta ikurrina "munduaren amaierara" eramatea izango da.

Lehiakide eta kapitain asko pasatu dira urte hauetan guztietan ETB2ko saio honetatik, eta horiek izan dituzte inspirazio-iturri joko honetako pertsonaiak egiteko: Juanito, Korta, Maritxalar, David Seco, Julen Madina…, eta baita Julian Iantzi bera ere. Pertsonaia hauetako bakoitza berezia da; beraz, adi ibili beharko du jokalariak bidaiaren amaierara iritsi ahal izateko.

Jokoan programan ikusi diren tokietan ibiliko dira jokalariak; Argentinako Misiones probintziako oihanean, Iguazuko ur-jauzietan eta Patagonian, besteak beste.

Apple Store eta Google Play guneetan eskuragarri dago jada. Deskarga ezazu!

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)