Gaur
Frantziako Tourra eta Marina de Cudeyo Bandera, zuzenean
A.A.
EiTB
ETBn eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira lasterketaren 8. etapa eta Eusko Tren eta San Miguel ligetako estropada.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Zuzeneko bi kirol emanaldi egingo dituzte, gaur, Euskal Telebistak eta eitb.eus-ek. 14:40ean, ETB1en, Tomblaine eta Gerardmer artean jokatuko den Frantziko Tourreko 8. etaparen kontakizuna egingo dute Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak.
16:30ean, Pedreñarekin bat egingo dute, Marina de Cudeyo Bandera eskaintzeko. Lehendabizi emakumezko traineruak lehiatuko dira Eusko Tren Ligaren barruan, eta proba hau ETBKn eskainiko da. Ondoren, San Miguel Ligako taldeak izango dira nor baino nor gehiago, eta hau ETB1en emango da. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak osatuko dute esatari taldea.
Estropadak amaitutakoan, arratsalde horretan bertan Leioan jokatutako Euskadiko sokatira txapelketan (600 kg) gertatutakoak bilduko ditu Juanan Legorburuk.
Aipatu, bestalde, eguerdiko 12etan, ETBKn, pala motzeko Mungiako Saria eskainiko dela. Hilaren 5ean jokatutako txapelketaren berri emango du Iñigo Aiestaranek Patxi Ziskar lagun duela.