Audientzia
'La Noche de...', eguneko saiorik ikusiena Euskadin
A.H.
EITB
Felix Linaresek aurkeztutako saioa audientzia buru izan zen astearteko ordutegi nagusian, %13,5eko audientzia zatiarekin.
'La Noche de...' astearteko saiorik ikusiena izan zen Euskadin, eta ordutegi nagusian audientzia buru izan zen %13,5eko zatiarekin. Felix Linaresek Policías de Queens filmaren gaineko errodaje eta protagonisten xehetasunak eman zituen, besteak beste, Channing Tatum eta Al Pacino aktoreenak.
Saioak 203.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan, eta bataz beste 113.000 lagunek jarraitu zuten emanaldia.