Audientzia
281.000 jarraitzaile 'No es País para Sosos' saioarentzat
A.E.
EiTB
%12,4ko audientzia zatia eskuratu zuen, saioak izan duen orain arteko sharerik altuena.
'No es País para Sosos' saioak astelehen honetan ere ikus-entzuleen erantzun zabala izan zuen. Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariek gidatzen duten saioak %12,4ko audientzia izan zuen eta 100.000 ikus-entzule bataz beste, EAEn eta eragin esparruan. Halaber, 281.000 ikus-entzulek jarraitu zuten saioa uneren batean.
Atzoko atalean, 'No es País para Sosos' saioak bidaia gastronomikoa proposatu zigun Durangaldetik barrena, Maribel Salas aktorearen laguntzaz.