Itxi

Kirolak EiTBn

Tourreko 19. etapa eta Ermuko pilota jaialdia, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.

EiTB

Gaur, ostirala, Donibane Lohizuneko zesta finala eta Ordiziako lasterketako laburpena ere izango dira ikusgai.

Santiago Egunak zuzeneko bi kirol emanaldi dakartza Euskal Telebistara. Biak ala biak, bazkal ostean izango dira eta internet bidez ere jarraitu ahal izango dira, eitb.eus-en.

14:40an, ohi denez, Frantziako Tourrarekin bat egingo dute. Maubourguet eta Bergerac arteko 19. etaparen berri emango dute Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak ETB1en eta eitb.eus-en.

Txirrindularitza amaitutakoan, Ermuko pilota jaialdia eskainiko da 'ETB Kantxa' saioan. Bi partida jokatuko dira: Mendizabal III-Urruzola / Altuna III-Merino eta Titin III-Merino II / Xala-Barriola. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.

Halaber, beste txirrindularitza proba bati ere erreparatuko diote ostiralean ETB1en: Ordiziako Sari Nagusiaren laburpena egingo du Alfontso Arroiok 20:00etatik aurrera.

Bestalde, eguerdiko 12etan, ETB1en, Donibane Lohizuneko zesta puntako nazioarteko sariko finalaren berri emango dute Iñigo Aiestaranek eta Jabier Arkarazok. Beaskoetxeak eta Irastorzak Goikoetxearen eta Lopezen aurka neurtuko dituzte indarrak.

Amaitzeko, ostiralero legez, boxeoari eskainitako tartea zabalduko du ETB1ek gauerdian. Javier Castillejo izango dugu oraingo honetan protagonista. Laurent Boudouaniren eta Medina Padillaren aurkako borrokak izango dira ikusgai, Pedro Mari Goikoetxearen eta Manu Maritxalarren kontakizunarekin.

Informazio gehiago (2)