Gaur, ETB2n
Mark Wahlberg eta Charlize Theron, 'La otra cara del crimen' filmean
Leo espetxetik atera da, eta New Yorkeko mafiaren mundutik urruntzea du helburu. Ordea, laster konturatuko da bizitza berria hastea ez dela erraza izango. Gaur, 22:15ean ETB2n.
James Gray zinegileak zuzendu zuen La otra cara del crimen filma eskainiko du gaur gauean ETB2k. Mark Wahlberg, Joaquin Phoenix eta Charlize Theron aktore ezagunak dira pelikulako protagonsitak. Kasu honetan moduan, familiako dramak, harreman sentimentalak eta lagunarteko harremanak lantzeko zinema poliziakoaren eta zinema beltzaren estilo klasikora jotzen du askotan Gray zuzendariak.
La otra cara del crimen filmean, Leo Handler (Mark Wahlberg) kartzelatik atera berri da, eta bere auzora itzuliko da, Queensera, bere bizitza berregiteko asmoz. Bere osaba Frank metrorako lan egiten duten sektoreen kontratuak lortzen dituen enpresako burua da, eta bertan lan egiteko eskaintza egingo dio. Willie (Joaquin Phoenix) bere lagunaren eskutik laster ikusiko ditu osabaren negozio ezkutuak: xantaiak, ustelkeria, sabotajeak..hilketa bat eta guzti. Bat-batean, hiriko familia krudelenaren jomuga bihurtuko da Leo: berea.
Gaur, La otra cara del crimen, 22:15ean, ETB2n.