Itxi

22:15ean

'Munduko Dantzak' folklore jaialdia Portugaletetik, gaur, ETB1en

A.E.

EiTB

40 urte betetzen dituen Nazioarteko Folklore Jaialdiaren kale ikuskizuna eskainiko du ETB1k. Costa Rica, Ipar Osetia, Polonia, Hego Afrika eta Jacako taldeak Elai-Alai anfitrioiarekin egongo dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, 22:15ean, ETB1en, 'Munduko Dantzak' ekitaldia eskainiko da Portugaletetik, Imanol Artolak eta Maider Segurolak aurkeztuta. Elai Alaik antolatzen duen 40. Nazioarteko Folklore Jaialdiaren barruko munduko dantzak kale ekitaldia emitituko da.

Denetariko musika eta dantza taldeak izango dira ikusgai. Aurten hauek dira parte hartuko duten taldeak: Costa Ricako Tierra y Cosecha, Ipar Osetiako Goretz, Poloniako Warszawianka, Hego Afrikako Umuzi Wenkosi, Jacako Alto Aragon eta Portugaleteko Elai Alai.

Amaieran, guztiek Mikel Laboaren 'Txoriak Txori' abestuko dute.

 

Bideoak (1)