23:00etan
'Baso ilunean' Koldo Serraren thrillerra, gaur gauean, ETB1en
I.A.
ETB1ek Baso Ilunean filma eskainiko du igandean. Koldo Serra bilbotarraren zuzendaritzapean, Gary Oldman eta Aitana Sanchez-Gijon ditu pelikulak protagonista.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskal Telebistaren lehen kateak Baso Ilunean (Bosque de sombras (The Blackwoods)) trillerra eskainiko du igande honetan, abuztuaren 3an. Gary Oldman eta Aitana Sanchez-Gijon dira Koldo Serra bilbotarrak zuzendutako filmaren protagonistak. Bestalde, Virginie Ledoyen, Lluis Homar eta duela gutxi hildako Alex Angulo aktoreak ere azaltzen dira pelikulan.
70eko hamarkadaren amaieran girotutako film honek Norman (Paddy Considine) eta Lucy (Virginie Ledoyen) bikote ingelesa, ditu protagonista nagusi. Horien arteko harremanak ez du unerik gozoena bizi, baina hori konpontzeko asmoz, Paulek (Gary Oldman) eta Isabelek (Aitana Sanchez-Gijon) osatutako bikotearekin Espainia iparraldeko landetxe batera joango dira egun batzuk igarotzera. Opor garaiko lasaitasuna baina, eten egingo da; batetik, inguruko herritarrekin arazoak izango dituzte, eta bestetik, baso erdian ezustean etxola zahar bat aurkituko dute.
Ez ezazu galdu Baso ilunean thrillerra, gaur, 23:00etan, ETB1en.