22:15ean
Euskal txirrindularitzari omenaldia, gaurko 'Euskadi Movie' saioan
A.H.
EITB
Nekane Amaiak bere alaba 'usko txirrindulari' onenarekin ezkondu nahi izango du.
Igande honetan, 'Euskadi Movie'k euskal txirrindularitza omenduko du oso modu berezian. Izan ere, Nekane Amaya ijito abertzaleak bere alaba herrialdeko "usko txirrindulari" onenarekin ezkondu nahi izango du. Azkenean, ama eta alabaren jazarpenaren ondorioz, ezinezkoa egingo zaio txirrindulari gaixoari Frantziako Tourra irabaztea.
Javier Garcia de Vicuñak zuzentzen duen 'Vaya Semanita'ko lan-talde bera dago 'Euskadi Movie' saioaren atzean eta Andoni Agirregomezkorta, Iker Galartza, Javier Anton, Maribel Salas, Humberto Gutierrez, Diego Perez, Miriam Cabeza eta Asier Hormaza aktoreek osatzen dute.
'Euskadi Movie' gaur gauean emitituko da 22:15etik aurrera ETB2n.