Itxi

22:15ean

Festa giroaz blai, gaur, 'Gasteizko Jaiak 2014' saioan

A.H.

EITB

Fernando Palacios Ogueta Arabako Pilota Federazioko presidentea, Iñaki Ortiz de Villalba abeslaria, Hodei Arrausi ETBko Txinako korrespontsala eta Irati Anda eskalatzailea izango dituzte gonbidatu.

Gaur gauean, Ilaski Serranok eta Urko Aristik aurkeztuta, 'Gasteizko Jaiak 2014' saioak hiriko jai giroaren berri emango du, gaueko 22:15etik aurrera. Gonbidatu oso bereziak izango dituzte astearteko saioan: Fernando Palacios Ogueta, Arabako Pilota Federazioko presidenteak Gasteizko Andre Mari Zuriaren pilota txapelketaren berri emango du eta bestalde, jaiak nola bizi dituen azalduko du. Iñaki Ortiz de Villalba Betagarriko abeslaria ere saioan izango da, eta jaietan eskainiko duten kontzertuaren sekretuen berri emango du.

Beste bi gonbidatu hartuko dituzte Urkok eta Ilaskik: Hodei Arrausi gasteiztarra eta ETBko Txinako korrespontsala, eta Irati Anda 'El Conquis'eko kapitain ohi eta eskalatzailea. Biek Gasteizko jaiak nola bizi dituzten azalduko dute.

Dena dela, tripa ere ondo bete beharra dago jaietan, eta horregatik, Judith Balerdi Sagartoki tabernako kideak, Gasteizko pintxorik onenak saiora ekarriko ditu, zuzenean dastatu ahal izateko. Joseba Casadok, berriz, Casado Morales upategiko ardoa aurkeztuko du zuzenean kata egiteko, bai eta Eusko Labela duen olioa ere.

Horrez gain, Nahiara Gagok eguneko erreportajeak eskainiko ditu. Aizkolariekin batera trebatuko da Foruen Enparantzan antolatutako herri kirolen txokoan, eta Ikurrinaren omenaldian izango da. Saioan zehar, gainera, zuzeneko konexioak egingo ditu alde zaharreko giroaren berri emateko.

'Gasteizko Jaiak 2014' gaur gauean emitituko da 22:15etik aurrera ETB1en.

Informazio gehiago (1)