Itxi

Larunbatean, 18:30ean

Donostiako Aste Nagusiaren hasierako kanoikada, ETB2n eta eitb.eus-en

A.H.

EITB

Gainera, ETB1ek Su Artifizialen Donostiako Nazioarteko 51. lehiaketa eskainiko du egunero.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Donostiako Aste Nagusiaren jarraipen berezia egingo du Euskal Telebistak datozen egunetan. Larunbat arratsaldean, jaien hasierako kanoikada eskainiko du ETB2k zuzenean. Larunbatean bertan hasi eta hilaren 16ra arte, Su Artifizialen Donostiako Nazioarteko 51. Lehiaketaren eguneroko ikuskizunak eskainiko ditu ETB1ek zuzenean. Astelehenean gainera, Piraten Abordaia izango da ikusgai ETB2n, baita ere zuzenean. Horrez gain, Kalakan taldeak eta Easo abesbatzak Musika Hamabostaldian eskainitako kontzertua emitituko da, ostegunean; eta larunbatean, Txistulari Kontzertu Nagusiaz gozatzeko parada izango da, ETB1en.

Emanaldi guztiak eitb.eus-en izango dira ikusgai, streaming bidez.

Artillero 2014

Donostiako Aste Nagusiaren hasierako ekitaldia ETB2n jarraitu ahal izango da larunbatean, 18:20etik aurrera, Aunitz Alberdiren eskutik. Maite Eskarmendik eta Luisma Laboak, berriz, Alderdi Ederren bizi den giroaren berri emango dute, eta elkarrizketak egingo dituzte, protagonistei eta bertara hurbilduko diren herritarrei.

Aste Nagusia kanoikadarekin abiatuko da,ohi denez, eta festa egitaraua antolatzen duten elkarteetako kideek kantatuko dute 'Artillero' kanta, Donostiako Udaleko ordezkariekin batera.

Donostiako Su Artifizialak 2014

Bestalde, Su Artifizialen Donostiako Nazioarteko 51. Lehiaketa larunbat gauean hasiko da Kontxako Badian, eta ETB1ek zuzenean eskainiko ditu ikuskizunaren ekitaldi guztiak. Lehen gaueko su festa Madrilgo Vulcano pirotekniak eskainiko du.

Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak aurkeztuko dute gauero suen ikuskizuna, 22:00etik aurrera. Unai Etxabe eta Nerea Alias, berriz, Donostiako Aste Nagusian gertatzen denari buruzko erreportaje bereziak aurkeztuko dituzte, eta hondartzatik suak nola ikusten diren kontatuko dute.

Larunbateko saioan, Julen Larrañaga Groseko Free Surf eskolako irakaslea, Josebe Iturrioz ETBko hainbat saioetako solaskidea, eta Egan talde mitikoko Xabier Saldias izango dituzte gonbidatu.

Erreportajeei dagokienez, Unai Etxabek kanoikadaren inguruko bideoa aurkeztuko du eta Nerea Aliasek errugbi txapelketa eta eskulangintzako azokaren berri emango du.

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)