Itxi

Gaur, 22:15ean

'Rumores y mentiras' komedia dibertigarria, 'La Noche de...' saioan

A.H./I.A.

EITB

Gainera, termometroak hausteko bezain sexyak diren bi aktore aurkeztuko ditu saioak: Bradley Cooper eta Zoe Saldana.

Gaur gauean, Rumores y mentiras komedia dibertigarria eskainiko du "La Noche de…" saioak. Arrakasta handia lortu zuen filmak ezustean, izan ere, inork ez zuen espero aurrekontu txikia zuen lan honek fama handirik lortuko zuenik. Halere, diru kopuru handia lortu zuen zinema-aretoetan. Gidoia oso dibertigarria du, eta aktore gazteak zein eskarmentu handikoak azaltzen dira bertan. Horri, eta Emma Stone protagonistaren sekulako karismari esker, denboraldiko pelikula handienen artean izan zen komedia hau.

Bestalde, bi sex-symbol handi aurkeztuko ditu Felix Linaresek. Bikotekidea izan ziren, harremana oso haserre eten zuten, eta asteburu honetan estreinatuko duten pelikula baten filmaketan aurkitu ziren berriz ere. Bradley Cooper eta Zoe Saldanaz ari gara, eta El termómetro de La Noche de… ataleko termometroa hausteko aukera handiak dituzte.

Gainera, pertsonaia famatuen hobby edo zaletasun bitxienak aurkeztuko dizkigu "La Noche de..." saioak. Udan izaten du jendeak zaletasunez gozatzeko asti gehien: dela itsasontzien maketak muntatzea, dela garagardo txapak biltzea, dela piperrak poteratzea. También son humanos atalean izango dugu bitxikeria hauen berri.

Amaitzeko, Euskadiko txoko ezagunenak aztertuko ditu saioak ¿Dónde está el Sol? atalean.

"La Noche de... Rumores y mentiras", gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n.

Informazio gehiago (1)