Itxi

22:15ean

'Donosti Sound' dokumentalaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n

A.H.

EITB

Hiriak urteetan zehar jasan duen aldaketa eta garapen prozesua aztertuko du dokumentalak.

Donostiako Aste Nagusiarekin bat eginez, ETB2k Donosti Sound. Repensar la ciudad dokumentala estreinatuko du gaur gauean. Hiriak urteetan zehar jasan dituen aldaketak eta gaur egunera arte izan duen garapen prozesua aztertuko du saioak.

Napoleonen tropek 1813ko abuztuan hiria arpilatu zutenetik gaur egunera arte, hiria asko aldatu eta hazi da. Baina azkeneko hogeita hamar urteak izan dira aldaketa gehien ekarri dituztenak. Hiria asko garatu da hiru hamarkada hauetan, eta, kulturaren aldetik, bultzada handia jaso du, Europako Kultur Hiriburu izendatu duten arte.

Garapen hori posible egin duten pertsonaia eta prozesu kulturaletan barrena bidaia proposatzen du asteazkeneko Donosti Sound. Repensar la ciudad dokumentalak.

Donosti Sound. Repensar la ciudad gaur gauean emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.