22:15ean
Baionako katedrala, BEC eta Urgull mendia, gaurko 'BCV'n
A.H.
EITB
Arantza Garcesek Donostiako estatua ospetsuena eskalatuko du gaur 22:15etik aurrera, Euskadiko dorre altuenetik behera rappel eginez jaitsiko da, eta Iparraldeko katedral ikusgarrienera igoko da.
Osteguneko 'Basque Country Vertical' saioak gure lurraldeko historia ezagutzeko hiru proposamen berri ekarriko ditu, Arantza Garcesek rappelatu beharko dituen hiru erronka berri, hain zuzen ere: Baionako katedrala, BEC eraikinaren dorrea eta Urgull mendian dagoen Jesusen Bihotzaren estatua.
Baionako katedrala Frantziako hegoaldean eraiki zen lehenengo katedral gotikoa izan zen. 85 metroko altuerako bi dorre ditu, eta Arantza horietako batera igoko da. Jaitsieran zehar, eraikinaren fatxada nagusiak gordetzen dituen detaile guztiak ikusteko aukera izango du, eraikina babesten duten gargola izugarriak, besteak beste.
Hurrengo geldialdia Donostiako Urgull mendian egingo du saioak, eta bertatik Donostia hiriaren bista zoragarriaz gozatuko du Arantza Garcesek, itsaso mailatik 120 metrora. Arantzaren erronka bertan dagoen Jesusen Bihotzaren estatua, 30 metroko estatua, eskalatzea izango da.
Amaitzeko, Barakaldoko BEC eraikinaren dorretik behera rappelatuko du, 98 metroko altueratik behera. Baina bertan Arantza ez da bakarrik egongo, BEC eraikitzen parte hartu zuen beste eskalatzaile batekin egingo baitu jaitsiera. Zorutik 50 metrora, arazo teknikoek arriskuan jarriko dute erronka zaila.
'Basque Country Vertical' ostegun honetan emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.