Gaur, 23:30ean
Kalakan eta Easo Abesbatzak elkarrekin eskainitako kontzertua, ETB1en
A.H.
EITB
75. Musika Hamabostaldiak antolatutako kontzertua Arantzazuko Santutegian eskaini zuten, abuztuaren 7an.
Your browser doesn’t support HTML5 video
75. Musika Hamabostaldiaren barruan Kalakan taldeak eta Easo Abesbatzak Arantzazuko Santutegian (Oñati, Gipuzkoa) abuztuaren 7an eskaini zuten kontzertua izango da ikusgai ETB1en. Andoni Egaña bertsolariak gidatu zuen emanaldia, eta herri musika ardatz hartu zuen egitaraua eskaini zuten, baina eliz musikak ere tokia izan zuen bertan.
Bi taldeekin batera, Ana Belen Garciak organoa jo zuen eta, besteak beste, Latry, Escudero eta Bordaçarreren obra eta doinu herrikoiak izan ziren entzungai. Horrez gain, uztailaren 12an zendu zen Nestor Basterretxea artista gogoratu zuen emanaldiak. Basterretxea Arantzazuko Santutegiko kriptaren egilea izan zen.
Kalakan eta Easo Abesbatzaren kontzertua gaur emitituko da, 23:30etik aurrera, ETB1en.