Itxi

Larunbatean

Juan Karlos Izagirre alkatea, 'Donostiako Su Artifizialak' saioan

A.H.

EITB

Aste Nagusiko azkeneko eguneko saioan gainera, Estitxu Sudupe eta Oinatz Begoetxea izango dituzte gonbidatu.

Gaur gauean, Agustin Ezenarro eta Izaro Iraetak Donostiatik egingo duten azken saioa eskainiko du ETB1ek, Aste Nagusiaren azken eguna, hain zuzen ere. Donostiako alkatea Juan Karlos Izagirre izango dute gonbidatu, eta Aste Nagusiaren errepasoa eta balantzea egingo dute berarekin.

Bestetik, Estitxu Sudupe Ugan taldeko abeslari ohia izango dute saioan. Egun, Kursaaleko produkzio burua denak, Urretxu-Zumarragan egin zuten ikuskizun musikal baten inguruan hitz egingo du besteak beste, eta horrekin batera, Kursaalak Aste Nagusian zehar antolatu dituen ekintzez arituko da.

Oinatz Bengoetxea pilotaria ere izango da saioan. Pelotari leitzarrak, udako torneoen inguruan hitz egingo du, udan izaten diren txapelketez arituko da, eta ondorioz, jai egiteko duen tarte txikiaz.

Azken egun honetan, su artifizialen palmaresaren berri emango dute aurkezleek, ordurako suen nazioarteko lehiaketa nork irabazi duen ere jakingo dute eta su irabazleen irudi onenak ikusteko aukera emango dute.

Horrez gain, gau horretan, 22:45etan zuzenean, urteroko ikuskizun piromusikala eskainiko dute. Valentziako Ricasa etxeak izango du ikuskizun piromusikala egiteko ardura.

Bideoak (1)