Gaur
Real Sociedad-Krasnodar, zuzenean, ETB1 eta eitb.eus-en
A.H.
EITB
ETB-K kateak Miarritzeko Urrezko Xistera finala eskainiko du, Olharan-Mivielle eta Beascoetxea-Irastorza bikoteen artekoa.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur, Realak Errusiako Krasnodar taldearen aurka jokatuko du Europa Ligako atariko kanporaketako partida, Anoetan. 20:30ean hasiko da norgehiagoka, eta ETB1ek eta eitb.eus webguneak zuzenean eskainiko dute, Iñaki Mikeo, Juanan Larrañaga eta Loiola Altunaren kontakizunarekin.
Eskoziako Aberdeen taldea kanporatu ondoren, azken kanporaketa hau gainditu beharko du Realak Europa Ligako taldekako fasera sailkatzeko. Ostegunean, joaneko partida jokatuko dute txuri-urdinek, eta datorren ostegunean erabakiko da kanporaketa, Krasnodar hiriko Kuban Stadium zelaian.
Miarritzeko Urrezko Xistera, ETB-Kn
ETB-K kateak, bere aldetik, bezperan jokatutako Miarritzeko Urrezko Xisteraren finala eskainiko du, 19:00etatik aurrera. Olharan-Mivielle eta Beascoetxea-Irastorza bikoteek jokatuko dute norgehiagoka, eta Iñaki Aiestaran eta Jabier Arkarazo esatariek egingo dute partidaren kontakizuna.