Itxi

Zinea

Zine eskaintza zabala euskaraz, ETB1en

A.H.

EITB

Astelehenetan, nazioarteko zinerik onena eskainiko da, eta ostegunetan, euskal zinearen titulorik nabarmenenak, besteak beste, 'Asier eta Biok' filmearen estreinaldia.

Iturra: www.inventodeldemonio.es

Zine eskaintza zabala izango du ETB1ek hurrengo asteetan. Astelehenero, azkeneko urteetako euskal filmerik esanguratsuenak izango dira ikusgai eta ostegunetan, nazioarteko pelikula ezagunak eskainiko ditu.

Astelehenetan, euskal zinea

Astelehenero, euskal zinea eskainiko du ETB1ek. Dagoeneko eman dira Asier Hormaza protagonista duen Dragoi Ehiztaria eta Ander filmak.

Iraila erdi aldera, berriz, zinemaldiaren aurreko edizioan arrakasta handiz aurkeztu zuten Asier eta Biok filma eskainiko du. Aitor Merino zuzendaria eta Asier Aranguren ETAko kide izandakoaren arteko adiskidetasunean oinarrituz, bakoitzak hartutako bizi erabakiez  arituko da dokumentala.

Ostegunetan, nazioarteko zinea

Ostegunero, nazioarteko zinemari ateak zabalduko dizkio ETB1ek. Happy Feet 2-en ondoren, Gran Torino Clint Eastwoodek zuzendutako pelikula saritua eskainiko da, eta ondoren, Leonardo DiCaprio protagonistak ametsen munduan murgilduko ditu ikus-entzuleak Hastapena film bizkor eta harrigarriarekin.