Itxi

Larunbatean

Aurtengo txupinera eta pregoilaria, 'Bilboko Su Artifizialak' saioan

A.H.

EITB

Gainera, Arantza Garzes telebista aurkezlea, Fariba Sheikhan aktorea, eta Jon Aldeiturriaga Bilboko alde zaharreko merkatarien elkarteko presidentea izango dira gonbidatu.

Gaurko 'Bilboko Su Artifizialak 2014' saioa, ohi baino luzeagoa izango da eta 22:00etan hasiko da. Bilboko Zubi Zuritik zuzenean arituko dira gauero bezala Agustin Ezenarro eta Ilaski Serrano, eta hainbat gonbidatu izango dituzte. Hasteko, Loreto Errasti Aste Nagusiko txupinera, eta Asier Garcia pregoilaria izango dituzte saioan, eta astea nolakoa izan den eta non ibili diren azalduko dute.

Bestalde, Arantza Garzes 'Basque Country Vertical' saioko aurkezlea, Fariba Sheikan aktorea, eta Jon Aldeiturriaga Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteko presidentea izango dituzte gonbidatu.

Bestetik, erreportajeei dagokienez, Lierni Agirrezabalak Bilboko goitibeheren erreportajea ekarriko du; eta Unai Etxabe, aldiz, Etxebarria parkeko barraketan ibiliko da.

Informazio gehiago (1)