Itxi

22:15ean

Ogoño, Arriarango urtegia eta Salburuako dorrea, gaur, 'BCV' saioan

A.H.

EITB

Arantza Garzesek Gasteiz, Beasain eta Bizkaiko kostara egingo du bisita gaur eta hiru erronka bertikal berriei aurre egingo die Euskal Herriko eraikin esanguratsuenak ezagutzeko.

Gaur gauean, Arantza Garzesek beste hiru erronka bertikal berriei egin beharko die aurrre "Basque Country Vertical" saioan: Ogoñoko lurmuturreko horma ikusgarria, Beasainen dagoen Arriarango urtegia eta Gasteizeko Salburua auzoko eraikin gorriaren dorre altua.

Bizkaiko kostaldean, Urdaibaiko itsasadarren ondoan dago Ogoño lurmuturra, eta 300 metroko harrizko horma ikusgarri baten gainean altxatzen da itsasoaren gainean. Altuera horrekin,  inguruko kostaldearen gaineko bista paregabea du lurmuturrak, eta Arantza Garzesek ez du bista hori galdu nahi izango, eta Ogoñoko hormatik behera jaitsiko da, Urdaibai aurretik inoiz ikusi ez dugun ikuspegiz erakusteko.

Beasaingo Arriarango urtegiak ere bista itzelak ditu. 1994ean inauguratu zuten, eta 2,3 milioi metro karratuko ur edukiera dauka.  Urtegiko hormen gainean, Nestor Basterretxearen bi obra erraldoi eraiki ziren, eta 65 metroko altuera hartzen dute hormek, guztira. Artelan handi hauen detaileak gertutik ikusteko aukera izango du Arantza Garzesek.

Amaitzeko, 'BCV' taldea Gasteizko Salburua dorretik behera jaitsiko da, hiriko eraikinik altuena, eta Iñaki Garai, erakinaren arkitektoarekin batera egingo dute jaitsiera.  Iñaki ez da inoiz rappelean trebatu, baina bere beldurrak atzean utziko ditu, eta Arantza Garzesekin batera jaitsiko da. Eraikinaren fatxadak gordetzen dituen ezkutuko inskripzioak erakutsiko ditu, besteak beste.

'BCV' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.

Informazio gehiago (1)