13:00etan
Gaurtik aurrera, 'ETB Hoy', Silvia Intxaurrondorekin
A.H.
EITB
Aktualitate saioak dekoratua aldatu du denboraldi berria hasteko. Solasaldia, protagonisten testigantzak eta herritarren partaidetza izango ditu ardatz kurtso berri honetan.
Silvia Intxaurrondok aurkeztuko du 'ETB Hoy' saioa eguerdi partean ETB2n. Uda sasoiko etenaldiaren ostean, Santurtziko kazetaria ordutegi berrian itzuliko da Euskal Telebistara. Astelehenetik ostiralera, 13:00etan hasi eta 15:00ak inguruan amaituko da, 'Teleberri' albistegiaren lehenengo edizioari pasoa emateko.
'ETB Hoy' saioak energia handiz eta hainbat berrikuntzarekin hasiko du denboraldi berria. Besteak beste, dekoratu berria izango du, modernoa eta oso koloretsua.
Saioak, gainera, orain arte izan dituen ezaugarri garrantzitsuenei eutsiko die: solasaldia ardatz hartuta, egun-eguneko gaien azterketa, albisteen protagonisten testigantzak, platoan, eta ikus-entzuleen partaidetza.
Irailaren 15etik aurrera, elkarrizketaren tartea
Saioa osatzeko, eta albistegien denboraldi berriarekin bat eginez, elkarrizketaren tartea ere itzuliko da irailaren 15ean 'ETB Hoy' saiora, Olaia Urtiaga kazetarian eskutik. Astelehenetik ostiralera, debatearen aurretik izango da ikusgai egun-eguneko elkarrizketa, 'ETB Hoy' saioan.