Itxi

16:15ean

'United 93' filma, gaur arratsaldean ETB2n

I.Z

EITB

Dorre Bikien aurkako atentatua gertatu zela 13.urteurrena hurbiltzen doanez, euskal telebistak tragediaren inguruko filma bat emitituko du.

Gaur ETB2n arratsaldeko 16:15etatik aurrera United 93 izeneko filma emitituko da, benetan gertatu zen gertaera tragiko bat kontatzen du, non 2001eko irailaren 11an egondako atentatuetan hegazkin baten barnean gertatutakoa deskribatzen duen.

Hemendik gutxira izango da atentatuaren 13.urteurrena. Egun horretan Estatu Batuetako Dorre Bikien aurka hiru hegazkinek talka egin zuten eta laugarren batek Pentagonoaren aurka. Baina beste hegazkin batek ere Etxe Zuriaren edo Kapitolioaren aurka jotzeko agindua zuen baina honek ez zuen bere helburua lortu barnean zihoazen bidaiariek hegazkina desbideratzea lortu zutelako. Paul Greengrass britainiarra da pelikula honen zuzendaria eta hegazkin barnean gertatu zen guztia kontatzen saiatzen da.

Filma 4 bahitzaileekin hasten da. Ziad Jarrah (Khalid Abdalla), Saeed Al-Ghamdi (Sarmed al-Samarrai), Ahmed Al-Nami (Jamie Harding) y Ahmed Al-Haznawi (Omar Berdouni) hotelean daude eta dena prestatzen ari dira. San Frantziskora doan hegazkina bahitu nahi dute. Horretarako, terminalera joango dira eta kotxea parkingean utziko dute.

Hegazkinean sartuko dira terminaleko defentsa neurri guztiak pasatu ostean eta lau bahitzaileek hegazkina beraien esku jarriko dute. Momentu horretatik aurrera, bahitzaileen eta bidaiarien arteko lehia hasiko da hegazkinaren kontrola lortzeko xedearekin. Bahitzaileek Kapitolioaren edo Etxe Zuriaren aurka egitea nahiko dute eta bidaiariek hori galarazi nahiko dte.

United 93, gaur 16:15ean ETB2n