Itxi

Kirol emanaldiak

Bilboko Bandera zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.H.

EITB

Gainera, Villar de la Torreko pilota jaialdia, herri kirolak, erremontea eta lehenengo mailako futbol partiden momenturik onenak ikusgai.

Gaur eguerdian, Bilboko Bandera eskainiko du Euskal Telebistak zuzenean, San Miguel ligako hamazazpigarren jardunaldiko estropada, hain zuzen ere. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute emanaldiaren kontakizuna, 12:00etatik aurrera, ETB1 eta eitb.eus-en.

Arratsaldean, Villar de la Torreko pilota jaialdiarekin bat egingo dute ETBko kamerek zuzenean. Hasteko, Aritz Lasa-Urruzola eta Gorka-Cecilio bikoteen arteko norgehiagoka jokatuko da, eta ondoren, Irujo-Merino I eta Titin III-Merino II ariko  dira aurrez aurre. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elen Azpeitiak egingo dute partiden gaineko kontakizuna zuzenean, ETB1 eta eitb.eus-en.

Pilota emanaldiaren aurretik, joan zen astean Atharratze- Sorholüzen izandako Zazpi Herrialdeen arteko Txapelketa eskainiko da, ETB1k herri kirolari eskaintzen dion asteroko tartean, 16:00ean.

Horrez gain, gaueko 'Gol Festa' saioek futbol liga jardunaldiko partiden momenturik onenak eskainiko ditu gaueko 20:45ean, Mikel  Olazabalek aurkeztuta. Bestalde, gaueko  22:50ean, Real Sociedad- Real Madril partidaren laburpena eskainiko du saioak.

ETBK kateak bere aldetik,  goizean Donostian jokatutako afizionatuen  pilotako Antigua Saria eskainiko du 14:00etan, eta 19:30ean,  Urriza eta Utergaren arteko buruz buruko erremonte partida izango da ikusgai.