22:15ean
'Machete' filmaren estreinaldia telebistan, gaurko 'La Noche de...'n
A.H.
EITB
Horrez gain, saioaren termometroa apurtzeko bi hautagai berri aurkeztuko ditu Felix Linaresek: Hugo Silva eta Megan Montanez.
Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Machete akzio pelikula estreinatuko du telebistan. Roberto Rodriguez zinemagilearen agindupean, Danny Trejo aktorea da filmaren protagonista, eta Jessica Alba, Robet DeNiro, Steven Seagal, Michelle Rodriguez eta Don Johnson aktoreak arituko dira harekin batera.
Bestalde, Gasteizko FesTVal jaialdian 'LND' saioak jasoko duen sariaz arituko da Felix Linares: 'La Noche de...'k telebistan egin duen hogei urteko ibilbidea sarituko du FesTValek.
Horregatik, El termómetro de La Noche de eta También son humanos atalek telebista gaiak eta sari banaketak izango dituzte hizpide. Aste honetan amaituko da udako aktore guapoenak aurkeztu dituen atala, eta telebistan arrakasta handia izan duten bi aktore aurkeztuko ditu: Hugo Silva eta Megan Montanez. También son humanos atalak, bestalde, sari banaketetan aktore famatuek egindako hanka-sartzeak gogoratuko ditu.
Amaitzeko, eta Bigarren Mundu Gerraren hasieraren 75. urteurrena bete dela hizpide hartuta, Hollywoodeko ekoizpenek gerratean gertatutakoa nola azaldu duten aurkeztuko du La Historia según Hollywood atalak.
'La Noche de... Machete' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera.