22:15ean
'Basque Country Vertical' saioak agur esango du gaur irudirik onenekin
A.A.
EiTB
Euskal Herriko toki eta eraikin nabarmenenak aurkeztu dizkigu Arantza Garces eskalatzaileak aurretik ikusi gabeko ikuspuntutik.
Gaur gauean bukatuko da "Basque Country Vertical" saioak Euskal Herriko paraje eta eraikin azpimarragarrienetatik egindako bidaia. ETB2ko ikus-entzuleek programa bereziaz gozatzeko aukera izango dute, Arantza Garces aurkezle eta eskalatzaileak egindako desafio ikusgarrienekin.
Hona hemen "BCV" saioaren atal berezian ikusiko ditugunak: Barakaldoko BEC eraikinaren dorrea; Baionako katedraleko dorrerik garaiena; Donostiako Urgull mendiko Jesusen Bihotzaren estatua; Arantzazuko Santutegiko kanpandorrea; Ogoño lurmuturreko harrizko horma ikusgarria, Urdaibaiko itsasadarren ondoan; Salburua dorrea; eta Pasaiako Platako itsasargia.
"Basque Country Vertical", gaur gaueko 22:15ean, ETB2n.