16:15ean
'Don Bosco' filma, gaur, ETB2n
L.A.
EITB
XIX.mendeko Piemonten (Italia), gazteen salbazioa lortzeko San Joan Boscok egin zuen lana erakutsiko digu telefilm honek. Hori dela eta, Gazteen Santua izenarekin ere ezaguna da.
Don Bosco 2004an Lodovico Gasparini zinegile italiarrak zuzendu zuen filma eskainiko du ETB2k, gaur. Flavio Insinna da protagonista nagusia, eta Juan Melchor Bosco Occhiena edo On Bosco izenarekin ezagunagoa zenaren papera du.
San Joan Bosco (1815-1888) Salestarren Fundatzailearen bizitzako etapa adierazgarrienak errepasatuko ditu drama biografiko honek hiru ordu ingurutan. I Becchin bizi izandako haurtzaroan hasi, Industria Iraultzaren garaiko Turinen abandonaturik zeuden gazteekin egindako lanetik igaro, eta Salesianoen Kongregazioaren –gaztetxoen etorkizuna bermatuko zuenaren- sorrerarekin eman zituen lehen pausuak erakutsiko dizkigu filmak. Botere politikoak erlijio ordena guztiak desagerrarazi nahi zituen garaian, On Boscok Kongregazioa martxan jartzeko izan zituen eragozpen guztiak ikusiko dira telefilmean.
Don Bosco filma, gaur, 16:15etik aurrera, ETB2n.