Itxi

22:15etik aurrera

Nafarroako Erriberako gastronomia, gaur 'No es País para Sosos' saioan

A.H.

EITB

Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariek Africa Baeta izango dute gonbidatu.

Gaur gauean, Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariak Nafarroako Erriberako gastronomian murgilduko dira 'No es país para sosos' saioan. Africa Baeta ETBko kazetaria izango da aste honetako gonbidatua, eta berak erabaki beharko du bi sukaldarien artean zeinek lortu duen tokiko gastronomiaren esentzia bere platerean egokien aurkeztea.

Erriberako sukaldaritza: baratzeko produktuak

Ramon eta Ander Tuteran bilduko dira Africa Baeta gonbidatuarekin, eta borrajaz egindako kremadun hostopila dastatuko dute bertan.

Anderren bakarkako ibilbidea Corellan hasiko da: bertako upategietako ardoa dastatuko du eta mahats-bilketan ere parte hartuko du. Amaitzeko, tokiko plater tipiko bat jango du: 'tomatada'.

Bitartean, Ramon Roteta Valtierran izango da, eta artisau-erratzak eta torrada goxo-goxoak egiten ikasiko du.

Bi sukaldariak Africa Baetarekin bilduko dira berriz ere, eta Bardeako ogi-mamiak dastatuko dituzte. Azken erronkaren aurretik, berriro banatuko dira.

Ander Fiterora joango da, eta enpanada tradizionala prestatuko du bertan. Ramon, bere aldetik, Arguedasen izango da eta arroza izango du protagonista.

Amaitzeko, bi sukaldariak nor baino nor gehiago arituko dira Africa Baeta aurkezlearen begiradapean. Bietako zeinek jasoko du hobeto Nafarroako Erriberako sukaldaritzaren funtsa bere platerean?

'No es País para Sosos' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.

Informazio gehiago (1)