Gaur
Donostiako Bandera, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
A.H.
EITB
Baños de Rio Tobiako pilota jaialdia, Euskadiko artzain txakur txapelketa eta Sopelako pala tornearen finala ere eskainiko dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur, ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Donostiako Banderaren bigarren jardunaldia. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik, Sara Gandarak eta Xabier Anduezak osatutako kirol taldeak bertatik bertara jarraituko du jarduna, goizeko 10:45etik aurrera.
Goizean, gizonezkoen eta emakumezkoen probak zuzenean emango dituzte, protagonistekin egongo dira, eta Donostiako kaleetako giroaren berri emango dute. Eta arratsaldean, lehiaketaren garaileari egingo dioten omenaldia zuzenean ikusteko aukera egongo da ETBK katean.
Baina Euskal Telebistaren kirol eskaintza ez da urteko estropadarik ospetsuenaren jarraipenarekin amaituko. Arratsaldeko 17:00etan, ETB1ek eta eitb.eus-ek Baños de Rio Tobiako pilota jaialdia emango dute zuzenean. Lehenik eta behin, Gorka-Merino eta Jaka-Urruzola bikoteak izango dira aurrez aurre; partida nagusian, berriz, Irujo-Cecilio eta Titin III-Rezusta. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.
Pilotaren aurretik, Atxondon jokatutako Euskadiko artzain txakurren txapelketa eskainiko du ETB1ek Ibon Gaztañazpiren kontakizunarekin.
Eta kirol emanaldia amaitzeko, ETBK kateak Sopelako pala torneoaren finala emango du 21:00etan: Fusto-Larrinaga / Gaubeka-Aierbe.