Itxi

Audientzia

Donostiako Bandera, audientzia-buru, igande goizean

A.H.

EITB

Ohorezko txandaren zuzeneko emanaldiak %30,1eko audientzia kuota lortu zuen, aurreko urtean izandako datua gaindituz.

Donostiako Banderaren bigarren jardunaldiaren emanaldia, igande goizean, audientzia-buru izan zen. Ohorezko txandaren zuzeneko emanaldiak %30,1eko audientzia kuota lortu zuen, joan zen urteko emanaldiaren datua gaindituz, eta publiko euskaldunaren %49,7ko zatia eskuratuz.

Goizeko 10:45etik aurrera bat egin zuten Euskal Telebistako kamerek Kontxako badiarekin, eta Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik, Sara Gandarak eta Xabier Anduezak egin zuten kirol hitzorduaren gaineko kontakizuna. Halaber, 171.000 ikus-entzulek bat egin zuten zuzeneko emanaldiarekin, uneren batean,  Euskadin eta eragin eremuan.