Zuzenean
El Corte Ingles Bandera eta San Mateo feria, gaur
A.A.
EiTB
ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai bi emanaldiak. 12etan hasiko da estropada eta 17:00etan pilota jaialdia.
Your browser doesn’t support HTML5 video
San Miguel Ligako azken estropada eta Logroñoko San Mateo pilota torneoa izango dira gaurko kirol hitzordu nagusiak ETB1en eta eitb.eus-en.
12etatik aurrera jokatuko da Portugaleten aurtengo San Miguel Ligako azken estropada: El Corte Ingles Bandera. Ohi denez, Mikel Olazabalek egingo du kontakizuna Ibon Gaztañazpi lagun duela. Sara Gandarak eguneko protagonistak elkarrizketatuko ditu.
17:00etan jarriko da abian 'ETB Kantxa' saioa Logroñoko Adarraga pilotalekutik. Saralegi-Apraiz / Julen Retegi-Cecilio pilota partidak zabalduko du jaialdia. Ondoren, San Mateo feriako norgehiagoka jokatuko da Berasaluze II-Ibai Zabala eta Victor-Albisu bikoteen artean. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dituzte esatari lanak.
Pilota baino lehen, 15:30ean, goizean jokatutako Oñatiko artzain txakur lehiaketan gertatutakoaren berri emango du Iñigo Aiestaranek ETB1en. Estepan Plazaola aditua izango du lagun.
Azkenik, 19:30etik aurrera futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du Mikel Olazabalek 'Gol Festa' saioan. Goizean jokatutako Real Sociedad-Almeria eta Osasuna-Mallorca partidei arreta berezia eskainiko diete.
Bestalde, ETBKn, bi emanaldi egingo dituzte arratsaldeko 19:00etatik aurrera. San Miguel Ligako irabazleari omenaldia, Sara Gandararen eta Ibon Gaztañazpiren eskutik, eta zesta puntako Masters Torneoko finala, Tambourind-Etcheto / Olharan-Minvielle, Iñigo Aiestaranen eta Jabier Arkarazoren kontakizunarekin.